2017(e)ko maiatzaren 29(a), astelehena

Curriculuma-Jaume Sarramona López

Gaurkoan, Jaume Sarramonaren Curriculumaren ikuspuntua aztertuko dugu. Horrela gai izango gara ikusteko Oinarrizko Curriculumaren beste alde bat.


CURRICULUMA-JAUME SARRAMONA LÓPEZ


Curriculum hitzak zenbait definizio edo ikus puntu har dezake, baina lehenengo, latinek datorren hitza dela esan behar dugu eta bere esanahia “Bidea” da.

Ikasleen definizioa: Hezkuntza arloko maila jakin bat edo unibertsitate ikasketak lortzeko behar diren ikasgaien eta jardueren multzoa.

Irakasleen definizioa: Irakasleen edo profesionalen jarduera hezurmamitzeko behar den eremu akademikoa; profesionaltasunaren beraren proiekziorako, hausnarketarako eta baloraziorako iturri bihurtzen da eremu hori.

Hezkuntza arloko administrazioaren definizioa: Legez ezarritako maila akademikoak erdiesteko ikastetxeek landu behar dituzten preskripzioen multzoa.

LOGSE-ren definizioa: Irakaskuntza arautzen duen hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitate bakoitzaren helburu, eduki, pedagogia metodo eta ebaluatzeko irizpideen multzoa.

Ikusi dezakegunez  hainbat interpretazio aurreikusi daitezke definizio hauetan, baina argi dago gauza konplexua dela.


   1.      Curriculumaren Oinarriak

Oinarri filosofikoa:

-Helburuak dakigu, zertarako diseinatzen eta aplikatzen den.
-Gizakiaren ikusmoldea gauzatzen duten korronteen iturria.

Oinarri soziopolitikoa:

-Bitartekaria, subjektuaren eta testuinguru sozialaren artean eta ikasle eta kulturakoak.
-Gizartearen partaidetza kontuan hartzen da, baina legez arautzen da.

Oinarri epistemologikoa:

-Garapen zientifikoaren bitartez hobetuta.
-Diziplinarteko harremanak gauzatzen ditu.

Oinarri psikologikoa:

-Ikasle-irakasleen ezagutza psikologikoa beharrezkoa da.

Oinarri pedagogikoa:

-Zer ikasi, nola ikasi, noiz ikasi eta erabiltzen diren baliabideak, metodologiak, denboralizazioa eta ebaluazioak finkatzen ditu.


   2.      Espainiako eredua: curriculumaren mailak


Lehen maila:

-Oinarrizko eta betebeharreko curriculumaren diseinua OCD-k egiten du.
-MEC-ren eta autonomia bakoitzaren laguntzarekin.

Bigarren eta hirugarren maila:

-Ikastetxearen eskuduntzarekin, ikastetxeko curriculuma eta gelako programazioak diseinatzen dira.


   3.      Curriculumaren diseinua


3.1.Helburuak:

Hiru multzo ezberdinetan banatzen dira helburuak, eta horiek honako hauek dira;

-Jakintza arlokoak: jakintza hauek barneratzea, integratzea eta eraberritzea.

-Trebetasunak: Hauek zehatzak izan daitezke edo prozesuari lotutakoak.

-Jarrerak: Norberaren autonomiari lotutakoak, baina baita, gizartearekiko konpromisoari lotutakoak.


3.2.Edukiak:

Hiru multzotan ere banandu daitezke hauek.

-Jakitearekin lotuta daudenak: Helburuak, egintzak, ideiak, kontzeptuak, legeak

-Egitearen jakinduriarekin lotuta daudenak: Egintzarako arauak, teknikak eta irizpideak.

-Pertsona izatearekin lotura dutenak: Balio pertsonalak eta balio sozialak.


3.3.Jarduera metodologikoak:

Bi multzoetan banatzen dira eta honetako bigarrena azpitaldetan banatu daiteke.

* Irakaslearenak: Erakustea, frogatzea, orientatzea eta motibatzea.

* Ikaslearenak:

            -Banakakoak: Irakurtzea, erabakitzea, aztertzea, laburtzea eta memorizatzea.

            -Taldearenak: Taldeko lana, eztabaidak eta elkarrekin bizitzea.


3.4.Baliabide didaktikoak:

Ikastetxe bakoitzak duen errekurtso ekonomikoei lotuta daude baliabideak, irakaslea moldatu beharko da egoera desberdinetara. Baina baliabide eta teknologia gareztienak ez dira beti hoberenak. Hala ere, hauek modernizatzeko beharra dago ahal den moduan, izan ere, ikasleen motibazioa pizteko balio dute; koloreak, irudiak, soinuak…


3.5.Ebaluazioa:

Bi ataletan edo momentutan zatitu dezakegu prozedura hau;

-Hasierako ebaluazioa (diagnostikoa): 

Ikastetxearen edo ikasgelaren errealitatera oinarrituta egon behar den balorazioa. Hau kontuan hartzen ditu: Ikastetxearen testuinguru sozioekonomikoa, ikasleen ezaugarriak, gizartearen beharrak, baliabideak eta legezko aginduak. Guzti hauek bat egin behar dute erabilitako metodologiarekin, helburuekin eta edukiekin.

-Emaitzen edo produktuen ebaluazioa: 

Curriculumaren jarduerei esker ikasleek ikasitakoa neurtu eta baloratuko da, baina, bai aurreikusitako, bai aurreikusi gabeko emaitzak kontuan hartu behar dira. Berdin da onak edo txarrak diren, biak beharrezkoak dira curriculumaren diseinua hobetzen jarraitzeko. Ebaluazioa, irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuaren inguruan antolatu behar da, eta ez alderantziz.


   4.      Ezkutuko curriculuma

Definizioa: Eskolaren eraginpetik kanpo geratzen diren hezkuntza arloko eraginen multzoa. Eskolan dauden sari eta botere sistemak izendatzeko balio du, horien bitartez osatzen dituzte eta ikasleek euren balore sozialak.

Balore sozialekin eta ikastetxean nagusi den ideologia soziopolitikoarekin lotzen da ezkutuko curriculuma. Ideologia hori, portaera arau, curriculumaren elementu, material didaktiko, jarduera eta ebaluazio sistemen bidez azaleratzen da.


Zaila bada ere, saiatu behar da ikasleen jarduera arduratsuak eta baloreak argi uzten curriculumean, hauen inguruan lan egiteko.


Espero dugu gustukoa izatea eta erabilgarria aurkitzea, hurrengora arte!


The Special Ones taldea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina