2017(e)ko maiatzaren 29(a), astelehena

Oinarrizko Hezkuntzarako Curriculum Dekretua

Kaixo berriro lagunok!

Gaurkoan, Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumean agertzen diren ikaskuntza eta ebaluazio prosezuak aztertuko ditugu. Bertan, Zer, noiz, nola eta zertarako balio duten azalduko dizuegu.

DIDAKTIKA OROKORREKO 2. PRAKTIKA

IKASKUNTZA ETA EBALUAZIO PROSEZUAK


IKASI

Zer ikasi?

            Oinarrizko Hezkuntza curriculumean 1.1.3 atalean erantzuten dio galdera honi, 27. orrialdean. Edukien zati handiena unibertsala da, hau da, mundu osoko herrialdeekin partekatzen ditugu eduki horiek. Edukiak garatzeko eta garatzeko prozesu desberdinak erabiltzen dira, Oso garrantzitsua da inguru naturala eta inguru soziokulturala kontuan izatea.

            Euskal Herrian, Lehen Hezkuntza bi zatitan banatuta dago, alde batetik lehenengo zikloa (Lehen Hezkuntzako lehenengo kurtsotik hirugarren kurtsora arte) eta, beste alde batetik, bigarren zikloa (Lehen Hezkuntzako laugarren kurtsotik seigarren kurtsora arte), kurtso bakoitza zazpi multzotan banatzen da eta haietan eduki desberdinak lantzen dira, Kurtsoak aurrera joan ahala edukiak zailagoak dira.

            Eduki horiek aukeratzeko irizpideak aldatu egin dira azken urteetan, Gaur egun eskolei eskatzen zaie pertsonak osoki garatzea maila guztietan, bai enpleguan langile onak izateko, bai herritar arduratsuak prestatzeko, hainbeste funtzioen artean.


Nola ikasi?

Oinarrizko Hezkuntza curriculumean 2.1 atalean erantzuna ematen zaio galdera honi, 112. Orrialdean. Metodologiekin ikasten da, ikaskuntza-prozesua kudeatzeko bidea edo estrategiak dira metodologiak, kontuan izan behar dira prozesu horretan parte hartzen duten elementu guztiak.

Eskolan ikasteko, hurrengo hiru dimentsioak parte hartu behar dute:

·         Dimentsio soziala: ikasleen eta irakasleen harreman sozialak antolatzeko alderdiak eta irakaslearen kontrolpean egiten diren irakaskuntza-jarduerek osatzen dute.
·         Dimentsio konstruktibista: ikaskuntza antolakuntzarekin lotutako alderdiak. Horien bidez, bere ezagutzak sortzen ditu, ezagutzen eta eskuratzen dituen ezagutza berrien arteko harreman dialektikoan.
·         Dimentsio interaktiboa: eskolan ikasten dena antolatzeko alderdiak. Horien bidez, ingurune fisiko eta sozialarekiko interakzio-egoerak moldatzen dira.

Ikuspegi hauek desberdinak dira eta guztiak dira baliozkoak, beraz, beharrei behatuz egokiena iruditzen zaiguna aukeratu behar dugu , konstruktibismoa eta soziokonstruktibismoa izanik hobekien moldatzen direnak teorietan.


Zertarako ikasi?

Oinarrizko Hezkuntza curriculumean 1.1 atalean aurkitu dezakegu erantzuna, 16., 18., eta 19. orrialdean. Bi puntu dauzkagu:

Alde batetik, pertsona guztiek behar dituztenak garapenerako eta errealizazio pertsonalerako, hiritar aktibo izateko, gizarteratzeko eta lana lortzeko helburuak, 7 diziplina bakoitzeko, orokorrak dira eta irakaslearen papera da ardura horiek banatzea.

Beste aldetik, konpetentziak, bi motatakoak daudenak:

-Zeharkakoak: ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia, ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia, izaten ikasteko konpetentzia, izaten ikasteko konpetentzia eta hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia.

-Diziplinakoak: gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia, hizkuntza- eta literatura komunikaziorako konpetentzia, matematikarako konpetentzia, teknologiarako konpetentzia, arterako konpetentzia, zientziarako konpetentzia eta konpetentzia motorra.


Noiz ikasi?

            Oinarrizko Hezkuntza curriculumean ez dut aurkitu non erantzuten dion galdera honi, baina garrantzitsua iruditzen zaidanez eta klasean erantzuna eman genionez erantzungo diot.

            Edukiak eskolan sartzen garenetik ikasten ditugu,  etapetan ikasten ditugu, hain zuzen zikloka eta ziklo bakoitzean egokiak diren edukiak erakusten dituzte.


  
EBALUATU

           
Zer ebaluatu?

Oinarrizko Hezkuntza curriculumean erantzuna ematen zaio galdera honi 2.2 atalean, 114 eta 115 orrialdeetan. Konpetentziak ebaluatu behar dira, guztiak baitira beharrezkoak hezkuntza-xedeak erdiesteko. Bi konpetentzia motak bereiz ditzakegu; diziplina barnekoak, zazpi dira, oinarrizko baten edo batzuen integrazio egoera espezifikoak nola betetzen diren ikusita ebaluatu daitezkenak eta zehar-konpetentziak, bost dira, ezin direnak zuzenean ebaluatu, horiek ebaluatzeko ikasleak diziplina barneko konpetentzien integrazio-egoeretan nola integratzen dituen ikusi behar baita.


Noiz ebaluatu?

Oinarrizko Hezkuntza curriculumeko 2.2 atalean erantzuten zaio galderari, 114. orrialdean. Ikasleak ebaluatzea irakasleen eginkizuna da, ikaste-prozesuari eta prozesu horren emaitzei buruzko informazioa eskuratzeko balio du, hiru momentutan egiten dira ebaluaketak:

     Hasierako ebaluazio edo diagnostikoa, ebaluazio honetako helburu nagusiena ikasleen egoera jakitea da eta ikasketa prozesua hasi baino lehen egiten da. Galdeketen bidez egin daiteke, ea zer dakiten lehenengo mundu gudari buruz eta zein emozio dauzkaten horren inguruan. Diagnostikatzeko erreminta aproposa da.
  Prozesuaren ebaluazio edo ebaluazio hezigarria, honen helburua ikasleen ikasteko prozesu osoen garapenari eta bilakaerari buruzko informazioa eskuratzea da, edukiak eskuratu dituen eta erabiltzen dakien jakiteko, horrela haien ahulguneak eta indarguneak jakingo ditugu. Ebaluazio mota hau eragin handia dauka ikasleen ikaskuntza-emaitzetan. Proba txikietan neurtzen da eta feedback-a jasotzeko modu erraza da, honela ikasleak  zer hobetu daiteke azaltzeko aukera ematen zaio irakasleari.
     Amaierako ebaluazioa edo ebaluazio batutzailea, kalifikazio bat jartzen zaio ikasle bakoitzari, ez da amaierako ebaluazioa, baizik eta une jakin baten emaitza dela ulertu behar da. Ikasleei egindako ebaluazioen emaitza guztiak batu eta beste elementu batzuekin batera kontuan hartu behar dira.


Nola ebaluatu?

Oinarrizko Hezkuntza curriculumean galdera honi erantzuteko 2.2 atalean begiratu behar dugu, 115 eta 116 orrialdetan. Ebaluazio autentikoa esaten zaion ikuspegiari lotzen da, zertan datza? Bizitzako egoera konplexuak simulatzen dituen zereginak planteatzen ditu. Beste aldetik, testuinguruan errotutako ikaskuntza esaten zaion beste ikuspegia daukagu, zertan datza? Ikasitakoa lotzeko bizitza errealean aplikatzeko aukera ematen zaie ikasleei.

Ebaluatzeko beste mota bat ebaluazio kuantitatiboa eta kualitatiboa da. Ebaluazio kualitatiboan, izaera globala, intuitiboa eta subjetiboa dauka eta ebaluazio kuantitatiboa, dedukzioa baliatzen du, irizpideetan oinarrituta dago eta kuantifikaziorako tresnak baliatuz. Bi ikuspegi horien bidez egiten diren balioespenak aldera daitezke ebaluazioren mistoaren bidez.


Zertarako ebaluatu?

Oinarrizko Hezkuntza curriculumeko 2.2 atalean ematen zaio erantzuna, 114. orrialdean. Ikasleen ikaste-prozesua eta prozesu horren emaitzei buruzko informazioa eskuratu behar dira ebaluatzearen bidez, horrela jakingo dugu zer baliabide eta konpetentzia lortu dituzte.


Espero dugu gustukoa izatea eta erabilgarria aurkitzea, hurrengora arte!


The Special Ones taldea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina