Kaixo lagunok!
Gaur, Jose Moyak hitz egindako konferentzia bateko konpetentzien irudia erakusten digu. Horretarako, lau galdera hauetan sintetizatu ditugu Moyak esandakoa.
Espero dugu gustukoa izatea eta erabilgarria aurkitzea, hurrengora arte!
The Special Ones taldea
KONPETENTZIAK
1- Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.
Jose Moya irakaslearentzat, ezaguera gehiago izateak ez zaitu trebeago egiten, dituzun errekurtsoak era egokian erabiltzea da trebea egiten zaituena. Horregatik ez dio konpetentziek oinarritzen duten azken emaitzari garrantzia handirik ematen, baizik eta irakatsitako edukiak ondo ulertu diren eta eduki hauek errealitatean aplikatu ahal diren.
DeSeCo (2005) proposamenak, “ezagueren eta trebetasunen gainetik daude konpetentziak. Eskaera konplexuei erantzuteko abileziak dira konpetentziak, eta horretan, zenbait baliabide psikosozial (tartean, baita trebetasunak eta jarrerak ere) hartzen ditu oinarri, testuinguru jakin batetik abiatuta, betiere” esaten du.
Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) proposatutakoaren arabera, "pertsona guztiek behar dituztenak beren burua errealizatzeko eta garatzeko, bai eta herritartasun aktiborako, inklusio sozialerako eta enplegurako ere. Hasierako hezkuntza eta prestakuntza amaitzean, gazteek behar hainbat garatuta eduki behar dituzte funtsezko konpetentziak, helduarorako prest egon daitezen, eta konpetentziak garatzen, mantentzen eta eguneratzen jarraitu behar dute, etengabeko ikaskuntzaren baitan".
2- José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?
Moyaren ustez oso zaila da ados jartzea, gainera hogei herrialde ados jartzea pentsatzeko era desberdina badute gero eta zailagoa, nola lortu dute ados jartzeko? Beharrezkoa dena jakiteko hiru irizpide fijatu dituztelako. Ikasteko garrantzitsuena basikoa izatea da, basikoa dena hiru puntu hauek izan behar ditu:
Gehien eskura egon behar da, bestela ez da basikoa izango. Ezin du jokatu selektiboa den gauza bat bezala, hau da, hezkuntzaren helburua ez da onenak aukeratzea, denei laguntzea baizik.
Basikotzat hartzen den ohikoa izan behar da arlo askotarako.
Basikoa dena lagundu behar dit ikasten jarraitzeko, gauza berriak ikasteko gai izatera.
2007an ezarri zuten legearen ondorioz garrantzia eman zitzaion ikaskuntza mota bakoitzari, lege horren izena Ley General de Educacion da.
3- Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia.
Guztiz kontrakoa iruditzen zait, izan ere, DBH-ren etaparen barnean bi txanpa moduko daude, non gainditzen ez dituztenak bidean geratzen diren. Gainera, DBH-ko garaian ateratako emaitzek geroaldia baldintzatzen dute, noten arabera bide bat edo bestea artu beharko baitugu
4- Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.
José Moyak aipatzen du, bi ezinbesteko baldintza bete behar direla konpetentziak ebaluatzeko. Derrigorrez, ebaluatzeko irizpideak eta informazio iturri bat egon behar da prozesua aurrera eramateko. Ebaluazio irizpide hauek moldatu egin behar dira konpetentzia bakoitza ebaluatzeko, zeren aurkitu ditzazkegun irizpideak curriculumaren barnean daude modu orokorrean.
Informazio iturri aproposenak, ariketen ebazpenetik ematen diguten informazioa dira. hauek baitira erakusten digutenak, nola eraman diren aurrera ariketa horiek, zer arazo konpondu diren eta zeintzuk ez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina